Txikitatik lagunak diren emakume talde bat landetxe batera joan da haietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzeko. Baina urteak ez dira dohainik eman eta, nahiz eta denen arteko lotura estua izan, ezer ez da berdin. Ala bai… Asteburu basatia izan behar zuena pentsatzen zuten baino askoz gehiago zoratuko da: trapu zikinak, esan gabeko kontuak, aitormenak, alkohola, droga eta erlauntza bat. Diotenez, animalia-erreinuan erleak dira komunikaziorik onena duten izakiak. Eta, itxuraz, dantza egiten jartzen dira harremanetan.