Araia 605 metrora dago kokatuta, Aratz, Albeiz, Egilar haitzen eta Altzaniako mendien pean, Arabako Lautadaren ertzean. Iparraldean, Aratz mendia du mugakide; hegoaldean, Albeiz; ekialdean, Albeiz mendia (1.011 metro); eta mendebaldean, Galarreta eta Zalduondo. Asparrengo hiriburua, 1.255 biztanle ditu (2014an). Abiapuntua da Altzaniako gertuko mendietara eta Entzia mendizerrara igotzen diren mendizaleentzat. Araiatik San Adriango mendi-bidetik jaitsi eta Arabako Lautadara iristen zen Erdi Aroko bideetako bat. Erromesbide eta merkataritza-ibilbide garrantzitsua zen.
Bisitatzeko leku interesgarrien artean, Zirauntza ibaiko iturburua. Araiako mendien artean, gehien bisitatzen direnetako bat da. Ura jariatzen den lekutik metro gutxira ikusten den presa XIX. mendearen bukaeran eraiki zuten Araiako San Pedro lantegiaren jabeek eremuko ur-baliabideei etekin handiagoa ateratzeko.
Baita Leze ere. Ilarduia eta Egino herrien artean kokatuta, eta izen bereko parke probintzialean, Lezea amildegi-leize bat da, Gipuzkoa eta Araba zatitzen dituen Altzania Mendizerran kokaturiko hareharrizko mendigune bat iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena. Eremu hori, osorik, ezin hobea da eskalada gustuko dutenentzat, eta, hain zuzen, bertan aurkitzen da Ilarduia eta Eginoko eskalada eskola. Arrazpiko Harrobia, Marutegiko Gaztelua, Andoingo Toberak eta Ajuriako Fabrikako industria-ondarea ingurunearen beste interes-iturri dira, Aizkorri-Aratz parke naturalaz gain.
Horrez gain, Ajuriako fabrikako industria-ondarea dago. Araian aurretik beste burdinola batzuk izan arren, ‘Araiako San Pedro’ fundizio konplejua, Ajuriako fabrika bezala ezagutzen dena, izan da dudarik gabe garrantzitsuena.1848tik bere itxiera arte 1985ean metalurgiako beste enpresa askoren aurrekaria izan zen. Goldeek lehenik eta eultzilariek ondoren, esparru osora zabaldu zuten Araiaren izena. Bertan ezarri ziren estatu osoko indukzioko lehen labe elektrikoa eta Euskal Herriko lehen labe garaietako bat. Euskal Herriko lehen siderurgia enpresa modernoa izan zen Boluetakoarekin (Bizkaia) batera


