Maitasuna, zeloak, dueluak, bat-bateako maiteminak, mozorroak, magia eta bertsoak barrokoko erara. XVII. mendeko gaiak XXI.ean birformulatuko dira, Urrezko Mendetik gaur egunera jauzia eginez denbora, desioa eta emakumearen askatasunaren lorpenari buruz hitz egiteko. Denbora-bidaiak, maitasun-korapiloak eta barre algara, antzerki klasikoari omenaldi honetan, umorez, poesiaz eta zuzeneko musikaz. Irri egin, hunkitu eta gozatzeko moduko festa. Hau da, antzerki hutsa.