Bidaia-agentzia batek stand bat jarriko du kalean bertan haren produkturik onena sustatzeko: ‘Bidaia birtualak nahiera’. Agentziak gurutzaldi birtual bat oparituko dio etxekoandre bati, eta zuzenean programatuko dute bidaia. Etxekoandreak, bidaia horren bidez, fantasia guztiak beteko ditu. Eta fantasia horiek ez dira oso konbentzionalak.