Prest daude bi lagun zuzeneko bat egiteko. Horretarako Art Machine daukate, arte-diziplina guztiak dituen tresna. Ikuskizuna hasi da, baina arazo bat dago. Autozentsura gertu dago, eta lehen mailako artea izan behar zena zorigaitz bihurtu da. Gure beldurrak gainditzen ez baditugu, artea arriskuan egongo da, baina publikoari esker emanaldia aurrera joango da.