Aristides Smith abenturazale ospetsuak eta Giovanni Cannoli bere laguntzaileak euren azken balentriaren kontakizuna dakarkigute: munduko tontorrik gorenerako igoera eta bertatik egindako jauzia. Asmakizunak, musika eta irudimenaren bitartez, ikusleek steam punk itxurako unibertso burugabe batera bidaiatuko dute, bi izaki bitxi hauen abenturan parte hartuz.