Zer da? Zirkua edo kamerinoa? Pistako morroi bat edo artista handi bat da? Gizaki otzana edo felido basatia?
“Cándido” zirkuari buruzko ipuin bat da, zeinetan eszenografiak 180 graduko bira ematen duen, ikuslea protagonistaren egitekoen, errutinen eta jolasen ikusle ez ezik konplize ere izan dadin. Konturatu gabe, eta ia kasualitatez, pistako morroi maitagarri honek bere trebetasun ezkutuak erakutsiko dizkigu: malabarak, zartailua, orekak, bi zikleta akrobatikoa…
Zirkuko teknika eta umore erakustaldia, pertsonaia bakarrak gauzatua.