“Kolapso handia” izango da enpresa handi baten aitzakia bere eskaintza paregabea martxan jartzeko: goi mailako bunkerrak. Hori sustatzeko, zuzeneko lehiaketa bat antolatuko du probaleku mugikor batean. Lehiakideak hainbat proba egin beharko ditu. Ikusleek apustuak egingo dituzte ariketa bakoitzean, idi-proba batean bezalaxe. Lehiaketatxo umiliagarriak, kataklismoak, antsiolitikoak… izango dira.