Ander, Informatika Delituen Unitateko komisarioa, Villaorduñatarren etxean sartuko da eta familia bereko lau kide atxilotuko ditu. Hasiera batean, denek dirudite egozten zaizkien delituen errudun, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditena.
Familiako kideek susmoa hartuko diote elkarri, baita nork bere buruari ere, komisarioaren galderei erantzuten dieten bitartean. Istorioak aurrera egin ahala, konturatu dira beti sarera konektatuta egon arren euren artean erabat deskonektatuta daudela.
Konpainia » Vaivén Producciones
Abuztuak 12
Araia
Arrazpi Berri Kiroldegia
22:30
Arrazpi Berriko Ikuskizunak:
![]() | ![]() | |
sarrera bakarra | Abonua (5 IKUSKIZUN) | |
15,00€ | 53,00€ | |
SALMENTA:uztailaren 28tik aurrera | SALMENTA:uztailaren 28tik abuztuaren 7ra |
Kaleko Ikuskizunak: Sarrera Doan
![]() | ![]() | |
ARAIA | on line | |
arrazpi berri kiroldegiaABUZTUAK 5, 6, 9 eta 10 (12:00-14:00) | entradium(UZTAILAREN 28TIK AURRERA)WWW.ENTRADIUM.COM |
Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
Sarrera Arrazpi Berri Kiroldegiko leihatilan bertan erosi ahal izango da, ekitaldia hasi baino ordu bat lehenago.
Kasu horretan, bakarrik eguneko sarrera eros daiteke, edukiera osorik egon ezean.