Aktore gazte batek ikuskizunaren munduarekin amesten du, eta azkenean bere aukera handia iritsi dela dirudi. Antzokira iristen denean, ordea, agindutakoa erabat faltsua dela konturatzen da eta, egunetik egunera, geroz eta emanaldi nekezagoak eta barregarriagoak egin behar ditu bizimodua aurrera ateratzeko. Baina errealitatea hori izanda ere, amesten jarraitzen du, beste mundu batzuekin, beste eszenatoki batzuekin… Beste bizitza batekin.