Txarolezko zapatak, gurpil gainean doan eszenatokia eta ahanzturaren tranpolina. Denborazkanpoko benetako showman honek horren luzaro itxaron duen urrezko hamarkada berria iritsi da: 20ko hamarkada hemen dago! Mende bateko atzerapenarekin!
Piruetek, malabar-dantzek, balentriek eta baldarkeriek, dotoreziak, xelebrekeriak, argiek, distirak, eta abarrek, umore askorekin nahastuta, osatzen dute “White Bottom”, XX. mendearen hasieran ezagun egin zen Black Bottom dantza afro-amerikarrari keinua egiten diona.