Gaur Daniren urtebetetzea da. Urte bat gehiago! Edo urte bat gutxiago? Danik hutsune bat sentitzen du eta ez du ospatzeko gogorik. Donik, berriz, Danik gogoa izan dezan nahi du.
Doniren burua su artifizialen gaztelu bat da: opari pila bat eramango dizkio eta Dom Pérignonekin topa egingo dute eta izugarri ondo pasatuko dute eta pastela munduko gozoena izango da eta Daniren animoak puztu egingo dira, nonahi zintzilikatuko dituzten puxikak bezala, eta mende honetako jairik apoteosikoena izango da… Hori guztia, serotonina andreak uzten badie.