Ongi etorri Las Reinas Kanpinera! Emakume talde bat, urtero, leku berera joaten da oporretan. Beren territoriora. Han eurek agintzen dute.
Baina benetan askeak gara oporretan? Betetzen ditugu “opor perfektuen” ametsak?
Komedia beltz, arin eta zentzugabe honek hierarkien errepikapenaz, atsedena/lana binomioaz eta botere-abusuaz hausnartzen du. Hiru emakume hauen bizipenen bitartez, leku idiliko honen defentsan noraino iristeko gai diren ikusiko dugu. Giza portaera misterioa da, eta are gehiago aisialdian.