ARRAZPI BERRI: SEXPIR MAL – Cia Adriana Olmedo

SEXPIR MAL - Cía Adriana Olmedo

EUSKAL HERRIA - Nafarroa

Zuzendaritza: Patxi Larrea.
Antzezleak: Xabi Artieda, Garazi San Martín, Pablo Cañete, Nerea Bonito, Adriana Olmedo.

CAST

80´

Tragediak behin eta berriz errepikatzen dira. Maitasuna, anbizioa, mendekua eta jeloskortasuna eszenaratzen dira, eta heriotzak ematen dio guzti honi amaiera. Behin eta berriz. Baina patua ala eroa ote da?  Shakespeare ote? Edo gu izango gara bestela egiten ez dakigunak? Joka dezagun patuak parte hartzen ez duen partida bat. Zer gertatuko litzateke Hamlet, Otelo, Macbeth, Romeo eta Julietarekin…? Ba, nik esango dizut, benetako zorakeria bat gertatuko litzateke… Dar-dar egin dezala Shakespearek!


Ikuskizun honetan bost aktorek Shakespeareren lau tragedia garrantzitsuenekin jolasten dute. Jolasa eta inprobisazioa gizakiaren pultsio indartsuenekin nahasten dira. Pertsonaiak, eszenak, gogoetak, exijentziak, dena nahastuko da, astinduko da eta balioko du ikusleari komedia makarra, eroa, bihurria eta oso probokatzailea emateko. Ausartu zaitez koktel honekin harritzera. Hausnarketa sakona dakar, gizakiak zerk mugitzen gaituen eta gauzak beti berdin egiteko zergatik dugun joera azaltzeko.


Azken batean, Shakespearek berak esan zuen bezala: “Patuak kartak banatzen ditu, baina guk jokatzen dugu partida.”


ARAIA

Abuztuak 13

22:30

Arrazpi Berri