Ikuskizun dibertigarri, fina eta delikatua, publikoarekiko komunikazioan oinarritua. Bi pertsonaia maitagarriren arteko bat-bateko lehia, haien keinuek eskaintzen dizkieten arma bakarrak erabiliz.
Pailazo handien ondarean eta zinema mutuaren klasikoetan, hala nola Buster Keaton edo Bill Irwin-en oinarrituta, Caricatos ikuskizunak egoera zentzugabeak, efektu bisualak eta erokeriak hurbiltzen dizkigu.