ARRAZPI BERRI: LAS REINAS KANPINA – La cuerda Teatro & Ttipia Kultura

LAS REINAS KANPINA - La cuerda Teatro & Ttipia Kultura

EUSKAL HERRIA - Araba

Zuzendaritza: Eva Redondo
Antzezleak: Maider Lekunberri, Maitane Perez, Olatz Beobide.

EUS

75´

Ongi etorri Las Reinas Kanpinera! Emakume talde bat, urtero, leku berera joaten da oporretan. Beren territoriora. Han eurek agintzen dute.


Baina benetan askeak gara oporretan? Betetzen ditugu “opor perfektuen” ametsak?


Komedia beltz, arin eta zentzugabe honek hierarkien errepikapenaz, atsedena/lana binomioaz eta botere-abusuaz hausnartzen du. Hiru emakume hauen bizipenen bitartez, leku idiliko honen defentsan noraino iristeko gai diren ikusiko dugu. Giza portaera misterioa da, eta are gehiago aisialdian.



ARAIA

Abuztuak 14

22:30

Arrazpi Berri